XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Saioa ekainaren 14an ikusi ahal izango da

Europako Legebiltzarra Pausokaren plato bihurtu ehun haur euskaldunek.

Joan den astean Europako legebiltzarra hartu zuten ehun bat ikasleek Euskal Telebistako Pausoka saioaren finala grabatzeko.

Haurrek Estrasburgoko Gobernuaren gonbitez, hiria ezagutu ahal izan zuten.

Nahiko ondo ezagutzen duten hiria hain zuzen ere, urte guztian Europako legebiltzarreko kokaleku den hiriari buruzko galderak erantzuten aritu bait dira.

Euskal Herriko ehun umeek eurolegebiltzarkideen eskainuetan jezarri ziren, Euskal Telebistako Pausoka saioaren finalean parte hartzeko.

Legebiltzar europarran grabatzen den lehen saioa izan zen.

Europako Kontseilu eta Legebiltzarrak egin zuten grabaketa posible.

Iniziatiba honetan Bizkaiko Foru Aldundiak ere parte izan zuen, Jose Alberto Pradera Strasburgoraino hurbildu zelarik.

Bermeo eta Donostiako haurrak Grabaketa aurreko bi orduetan Bermeoko Eskola Publikoko ikasleak eta Donostiako Mary Ward-ekoak lehiaketan parte hartzen zuten lagunei txalokatzen aritu ziren.

Haurren urduritasuna bezperatik nabaria zen.

Legebiltzar parean kokatzen diren L`Orangerieko jardinetan jokuak grabatzen hasi zirenetik.

Arazo teknikoak zirela medio lehiaketaren epe hau birritan grabatu behar izan zen, bermearrentzat hasieran enpatea zena garaipen bihurtzen ikusi zutelarik.

Maiatzaren 19an hurbildu ziren haurrak Estrasburgoraino, bertako udalaren gonbitez.

Udalaren arduraz, aterpetxe batean lo egin zuten eta hurrengo egunean Alsaziako leku berezi eta interesgarrienak bisitatu zituzten.

Autobusean egindako 20 ordutako bidai luzea baino arinagoa eta atseginagoa izan zen, Strasburgoko kanaletan zehar untziz eginiko bidaia.